Kostan

Hondartzakoak

Aukera asko dagoz, bizkaiko kosta zabala dalako. Hondartza ezagunenak honek dira: Atxabiribil, Plentzia, eta Bakio .

Atxabiribil:

Sopelana herrian dago. Sarrera erraza da, errepidea hondartzaraino heltzen dalako. Surf praktikan famatua. Zerbitzuak handiak dira: Txiringitoa, udaltzaingoa, sorosleak, surf eskolak eta komunak.

Plentzia:


Plentzia herrian dago. Metrotik nahiko hurrun baina sarrera erraza da. Olatu gitxi dagoz oso babestuta dagoalako, beraz urak trankil dagoz. Herri barruan dagoanez zerbitzuak ugarriak dira: txiringitoa, komunak, sorosleak, surf eskola bat eta udaltzaingoa.

Bakio:


Bakio herrian dago. Bilbotik ordu erdira autobuses dago. Sarrera erraza herri barruan baitago. Surf praktikan famatua. Zerbitzu ugari dagoz: txiringitoa, komunak, sorosleak, surf eskolak eta udaltzaingoa.


Herrikoak

Kostako herri politak ugariak dira bizkaian zehar. Ezagunenak bere edertasunagaitik Bermeo, Mundaka eta Lekeitio dira.

Bermeo:


Bilbotik 50 minutura edo dago. Arrantzale herri tipikoa da. Bertan Kale estuetatik paseotzoak eman edota portuko hainbat tabernetako terrazatan egon. Herri oso euskalduna da.

Mundaka:


Bilbotik 50 mintura edo dagoan herritxo polita da, Bermeotik oso hurbil. Txikia, baina, garrantzi handia dauka euskaldunontzat. Surf munduan oso ezaguna da. Urdaibai biotopoaren bihotzean dago, beraz, natura eskutik dago lotuta.

Lekeitio:


Bilbotik ordu eta laurdenera dagoan herri arrantzale ezaguna da. Bermeo antzekoa da, kale estuak eta oso euskalduna. Hango festak oso ezagaunak dira Euskadin zehar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario